Krisiak langabezia puzteaz gain negoziazio kolektiboak gelditu dituela ondorioztatu du EAEko Lan Harremanen Kontseiluak (LHK), kaleratu duen azken txostenean. Horren arabera, 341.000 langile daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euren lan hitzarmena berritu ez dutenak. Apirilera arte 551 ziren berritzeke zeuden hitzarmenak.
Bestetik, 727 enplegu erregulatzeko dosier zeudela zenbatu du LHK-ak. Horiek 22.182 langileri eragin diete. Langabezia tasa, berriz, %7,7koa izan dela jakinarazi du lehen hiruhilekoan.
EAEn lan hitzarmena berritu gabe duten 341.000 langile daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu