EAJk errealitatearekin bat ez datorren zatia hartu duela diote Bilduk eta PSEk
Udal eta foru hauteskundeetako emaitzei begiratu beharrean EAJk eta PPk euren poltsikoei begiratu dietela salatu du Bilduk. «EAJ prest dago edonorekin edozer adosteko bere botere kuota mantentzeko». Urte askoan erakundeak «bakarrik eta bere erara» kudeatu arren, garaiak aldatu egin direla esan dio Bilduk alderdiari. Halaber, Arabako Bilduk PSE-EEren jarrera ere salatu du. Haren arabera, EAJk eta PPk lortutako akordioa babestu zuen Vitaleko administrazio kontseiluan, Carlos Zapatero presidentearen kargua bermatzeko. PSE-EEk ere gaitzetsi du EAJren eta PPren akordioa. Esan du Kutxabankeko kontseiluak ez duela islatzen gaur egungo errealitatea, eta EAJ jo du horren erruduntzat. «Kosta ahala kosta gehiengo osoari eutsi nahi izan dio», adierazi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu