EAJk kudeaketa bide guztiak baliatuko ditu Daewoo ez ixteko

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Daewook Gasteizko lantegia itxi ez dezan bere esku dagoen guztia egingo du EAJk. Gorka Urtaran Gasteizko Udaleko jeltzaleen bozeramaileak eta Ramiro Gonzalez Biltzar Nagusietakoak lanpostuei eusteko «kudeaketa bide guztiak» baliatuko dituztela jakinarazi zien langile batzordeko kideei atzo egindako bileran. Gasteizen daramatzan 14 urteotan enpresak jaso dituen diru laguntza publikoen inguruko informazioa biltzekotan ere geratu ziren, hartutako konpromisoak betetzen ari den ala ez jakiteko. «Ez bada betetzen ari, laguntzak itzultzeko eskatuko dugu».

Multinazional korearrak enpresa itxi eta 147 langileak kaleratzeko erregulazio eskaera aurkeztu zuen orain aste batzuk. Eusko Jaurlaritzak geldiarazi egin du prozedura, enpresak ez diolako nahiko dokumentazio helarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.