Arrantza

EBk antxoari buruz erabakitakoarekin ados ez egon arren, “hobekuntzak” sumatu dituzte Gipuzkoako arrantzaleek

Jaime Tejedor Gipuzkoako Kofradien federazioko presidentearen hitzetan, Europako Batasuneko Arrantza Kontseiluak hartutako erabakia ez dator bat sektorearen nahiekin, baina hala ere, “hobekuntzak” nabaritu dituzte aurreko hitzarmenetatik. Europako Batsauneko Arrantza ministroek erabakitakoaren arabera martxoaren 1etik aurrera antxoa arrantzatzeko galarazpena bertan behera geratuko da.

2005eko abenduaren 26a
17:00
Entzun
Zientzialariek antxoaren arrantzaren debekua uztailera arte luzatzeko gomendioa egin arren martxotik aurrera arrantzontziek antxoa bila irten ahal izango dute itsasora. Hala ere, Gipuzkoako Kofradien federazioko presidenteak azaldu duenez, orain artekoari begiratuz gero hobekuntzak ageri dira. Tejedorrek azaldu duenez, EBko ministroen erabakia egoera zehatz batean hartutakoa izan da. Besteak beste, Belgikak eta Frantziak egindako “presioek” eraginda. Bi herrialdeak galarazpena altxatzearen alde agertu dira.

Tejedorrek adierazi du egoerak behartuta sinatu behar izan duela Espainiako Gobernuak akordioa. “Elena Espinosa Espainiako Arrantzan ministroaren eta Galiziako, Asturiasko, Kantabriako eta Eusko Jaurlaritzako arrantza sailburuen artean zegoen akordioaren gainetik sinatu da hitzarmena. 2006ko lehen sei hilabeteetan antxoaren arrantza ez irekitzeko akordioa zegoen”, azaldu du.

Jaime Tejedorrek, beraz, azpimarratu nahi izan du akordioa ez dela arrantzaleek nahi dutena. Hala ere, oraindik “zabalik” dagoenez abaian jar daitezken negoziaketak garrantzitsuak izan daitezkeela uste du Gipuzkoako Kofradien federazioko presidenteak. Tejedorren ustez, sektoreko ordezkariek izan behar dute protagonista negoziaketa horietan eta ondoren berretsiko dituzte gobernuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.