Ekonomia

EBk berretsi egin du Microsoften kontrako 497,2 milioi euroko isuna

2004an Europako Batzordeak ordenagailuetarako sistema operatiboen merkatuan monopolio gisa jarduteagatik zigorra jarri zion.

2007ko irailaren 17a
11:52
Entzun
Microsoft enpresa informatikoak 497,2 milioi euroko isuna ordaindu beharko du "lehiaren kontrako jarduerengatik", Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak berretsi egin duelako 2004an Europako Batzordeak hari jarritako isuna.

Afera 1998an hasi zen, Sun Microsystems Ameriketako Estatu Batuetako enpresak Microsoft multinazionalaren aurka salaketa jarri zuenean. Handik bostera urtera, Europako araudia urratzea egotzi zion Bruselak multinazionalari, ordenagailuetarako sistema operatiboen merkatuan monopolio gisa jarduteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.