EBk ez du murriztu AEBekin berrikuntzan duen atzerakada

Kide berriek hobera egin dute, eta okerrera Espainiak eta Frantziak

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Lisboako Agendaren helburuetako bat zen Europako Batasuna bloke ekonomiko lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea 2010erako, eta horretarako berrikuntza jarri zuen tresna nagusi gisa. Gauzak doazen erritmoan, 2050. urtera arte itxaron beharko du AEBak baino ekonomia berritzaileagoa izateko.

Europako Batzordeak atzo aurkeztu zuen bere estatukideen berrikuntza maila neurtzen duen bosgarren ikerketa. Emaitzengatik «atsekabetuta» azaldu zen David White EBko Enpresen Zuzendaritza Nagusiko arduraduna, ez baitute lortu AEBekiko atzerapena gutxitzea. Heren bat gutxiago inbertitzen dute EBko enpresek eta administrazioek berrikuntzan. Gainera, Txina eta India atzetik gerturatzen ari zaizkio EBri.EBren txostenak 26 adierazle hartu ditu kontuan berritzaileen indizea osatzeko, eta bost talde handitan zatitu: berrikuntzaren bultzatzaileak, ezagutzaren sorkuntza, ekintzailetasuna, aplikazioak eta jabetza intelektuala.Herrialdeak lau taldetan banatu ditu txostenak. Lehenengoan, berrikuntzan gehien inbertitzen dutenak daude. Eskandinaviako herrialdeak daude hor, Alemania, Suitza, Japonia eta AEBekin batera. Bigarren taldean batez bestekoaren antzeko emaitzak dituztenak daude, horien artean EB15eko herrialde gehienak. Aurrera egiten ari direnen artean, EBko kide gehienak daude. Atzera geratzen direnen artean, berriz, Espainia nabarmendu du txostenak, nahiz eta oraindik 16. postuan dagoen. Enpresak sortzeko ekimen gutxi, informazio eta komnunikazio teknologietan komunikazioetan inbertsio apalegiak egotzi dizkio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.