EBk EAEko Auzitegi Nagusian Gipuzkoako elkarteen gaineko %28ko tasaren aurkako helegitea sartu du gaur, eta neurria behin-behinean bertan behera uzteko eskatu du. EBren arabera, zerga onartzeko garaian tramitazio prozeduran urraketa egin zuten Batzar Nagusiek. Abenduan onartu zuten tasa hori han EAJ, EA eta PPk -lehen %32,5ekoa zen-.
Javier Madrazo EBko koordinatzaile eta Eusko Jaurlaritzako kontseilaria bera joan da auzitegira helegitea sartzera. "Politika fiskal justua, orekatua eta aurrerakoia eskatzen dugu", esan du, eta EAJ, PSE-EE eta PPren politika "neoliberala" dela iruditzen zaio.
Tasa berriarekin urtean Gipuzkoan 118 milioi euro gutxiago jasoko direla dio Madrazok, eta diru hori "funtsezkoa" litzatekeela "enplegu egonkorra sortzeko, zerbitzu publikoak indartzeko... Herritarrek ordainduko dute".
Bizkaiak eta Arabak ere %28ko tasa daukate.
EkoNOMIA
EBk Gipuzkoako elkarteen gaineko %28ko tasaren aurkako helegitea sartu du
Tramitazio prozeduran Batzar Nagusiek urraketa egin zutela dio. EAEko Auzitegi Nagusian sartu du salaketa Javier Madrazok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu