Zergak

EBk salatutako Oinordekotza Zergaren araudia aldatuko du Bizkaiak

Bruselak Luxenborgoko Auzitegira eraman du zerga, EAEko zor publikoan inbertitzen dutenei legez kanpoko onurak ekartzen dizkielakoan.

Iker Aranburu.
2014ko azaroaren 26a
12:34
Entzun

Iazko otsailean eskatu zion Europako Batzordeak Espainiari Bizkaiko eta Arabako oinordekotza zergak aldatzeko, kapitalen zirkulazio libreari kalte egiten ziotelakoan. Zehazki, Bruselak uste zuen zerga horiek onura fiskalak ematen zizkietela Eusko Jaurlaritzaren edo hiru diputazioen zorra erosi zutenei, zerga-kenkariak ziurtatzen zizkielako haien ondorengoei. EBko gainontzeko erakundeetako zorra erosi zutenek, berriz, ez zuten abantailarik.

EBren eskaeraren aurretik legea aldatu zuen Gipuzkoak, eta abisuaren ondoren, berriz, Arabak.

Bizkaiak, bere aldetik, helegitea jarri zuen, araua EBren legediarekin bat egiten zuela uste baitzuen. Bruselak ez du onartu eta auzitegietarako bidea hartu du Espainiaren aurka, hura baita foru erakundeen erantzulea Europako erakundeen aurrean.

Bizkaiko aldundiak ziurtatu du EBren salaketak ez duela ondorio praktikorik izango. Asteartean bertan onartuko du zergaren araudia aldatzen duen foru araua, dagoeneko prest duelako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.