Gehienezko defizitaren muga %0,5ean utziko du itun horrek, eta gaur sinatu dute, Bruselan, Europako Batasuneko (EB) herrialdeek, Erresuma Batuak eta Txekiar Errepublikak salbu. 25 herrialdek izenpetu dute. Ituna berresteko prozesua hasiko da orain, urtea amaitu artekoa ziur aski.
"EBn berriro konfiantza lortzeko pauso garrantzitsua da", esan du Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak.
Irlandak aste honetan iragarri du erreferenduma egingo duela itunari buruz. Herrialde gehienetan parlamentuek erabakiko dute. Ituna berresten ez duenak ez du Europako erreskate laguntza eskatzerik izango.