Ekonomia

EBZk %1ean mantenduko du interes tasa, hamaseigarren hilabetez

Bigarren eta hirugarren hiruhilekorako, aurrikusitakoa baino hazkunde ekonomiko handiagoa iragarri du.

2010eko abuztuaren 5a
17:33
Entzun
Europako Banku Zentralak (EBZ) diruaren prezioa egonkor mantentzeko apustua egin du berriro. Oinarrizko interes tasak %1ean segituko du eurogunean, hamaseigarren hilabetez jarraian. Jean Claude Trichet EBZko buruak eman du gaur eguerdian prentsaurrekoa, eta ohartarazi du ziurgabetasun handiak daudela hazkunde ekonomikoaren inguruan. Hala ere, aurtengo bigarren eta hirugarren hiruhilekorako, aurreikusitakoa baino hazkunde handiagoa iragarri du.

Jean Claude Trichetek esan du analisi monetarioak baieztatzen duela inflazio presioak kontrolatuta daudela epe ertainera, lehengaiak eta zergak igo arren. Zentzu honetan, prezioek hegazkortasun edo bolatilitate handia erakutsiko dutela adierazi du, baina, gaur eguneko maila mantenduz. Bankari frantsesaren hitzetan, "inflazioa ainguratuta" dago.

Era berean, herrialde batzuetan anbizio handiagoko aurrekontuak beharrezko izan daitezkeela jakinarazi du, eta erantsi, "egiturazko erreformak ezinbestekoak" direla "hazkunde perspektibak indartzeko". Zentzu honetan, bigarren eta hirugarren hiruhilekorako iragarpenak "aurreikusitakoak baino hobeak izango dira". Hori bai, bigarren hiruhilekoa "ez da hirugarrena bezain arrakastatsua izango".

Dena den, hazkunde ekonomikoaren inguruko ziurgabetasunak handiak direla, eta, ziurtatu du, Barne Produktu Gordina irregularki hazi daitekeela denbora batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.