Europako Banku Zentralak (EBZ) irailaren 6ko bileran eztabaidatuko eta erabakiko ditu herrialdeen zorra erosteko baldintzak. Egun garrantzitsua da. Bai Espainia eta bai Italia EBZren baldintzen zain daude, EBZk zorra erosteko aurrena herrialdearentzako erreskatea eskatu behar baitiote Europako Batasunari.
«Xehetasun teknikoak eta operatiboak» lantzen ari direla baieztatu zuan atzo Jorg Asmussen EBZko batzorde eragileko kide alemaniarrak, atzo, Bundesbankek Hanburgon antolatutako ekitaldi batean.
Herrialdeek, EBZk beren zorra bigarren mailako zor merkatuetan erosi aurretik, erreskatea eskatu beharko diote erreskate funts bati, EFSF behin-behinekoari edo ESM iraunkorrari. Erreskate funtsek herrialdeei zorra zuzenean erosteko. Erreformen truke. «Horrela, ziurtatuko genuke herrialdeek beharrezko erreforma guztiak egingo dituztela», Asmussenen esanetan. Italiarekin izandako «hutsegitea» ez errepikatzeko: «Iazko udan EBZk Italiako Gobernuaren zorra erosi zuen, baina ez zen baliatu beharrezko erreformak eginarazteko».
Asmussenek atzo zehaztu zuen EBZk epe motzeko zorrak bakarrik erosiko dituela. EBZk zazpi hilabete daramatza herrialdeen zorra erosi gabe. Iaz herrialdeen zorra erosi zuen, eta herrialdeek 208.500 milioi euro zor dizkiote.
Espainiako Gobernuak aintzat hartuko zituen Asmussenen hitzak. Luis de Guindos Ekonomia ministroak atzo International Herald Tribune-n argitu zuen aukera hori «erabat zabalik» dagoela. Murrizketa gehiagoren truke? International Herald Tribune-n ministroak dio Espainiako Gobernuak neurri gehiago har ditzakeela, EBZk zorra erostearen truke; Ekonomia Ministerioak, ordea, ukatu egin du ministroak kazetariari hori esan zionik.
60.000 milioi euro bankuei
Herrialdearentzako erreskatea eskatu aurretik, finantza erakundeentzako erreskatea konpondu behar du. De Guindosek zehaztu zuen 60.000 milioi euro beharko dituztela finantza erakundeentzat. Europak 100.000 milioi euro eskaini dizkio. Roland Berger eta Oliver Wyman kontu ikuskatzaileek esan zuten 62.000 milioi euro behar zituztela. Espainiako Gobernua beste hainbat txostenen zain dago, finantza erakunde bakoitzaren diru premia jakiteko.
EBZk irailaren 6ko bileran erabakiko ditu herrialdeen zorra erosteko baldintzak
Espainia eta Italia EBZren zain daude, herrialdearentzako erreskatea eskatu edo ez erabakitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu