EBZren erabakiak beherakada eragin du Madrilgo burtsan

2012ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Europako Banku Zentralaren erabakiek eragin zuzena izan zuten euroguneko burtsa nagusietan, EBZren mezuen hartzaileetan batez ere: Madrilgo Ibex 35 indizeak %5,16 galdu zuen, eta Milango Mibek, %4,64. Parisek eta Frankfurtek %2tik gorako jaitsierak izan zituzten. Ibex 35en kasuan, atzoko bilakaeraren grafikoa adierazgarria izan zen, indizea 14:30etik aurrera hondoratu baitzen, Mario Draghi EBZko presidentea erabakiak azaltzen hasi zenetik.

Burtsak behera, arrisku sariak gora: Espainiarena 594 puntura igo zen, eta Italiarena, 510era. 50 puntu baino gehiago egun bakarrean. Espainiaren hamar urterako zor bonuen interesa %7tik gora dago bigarren mailako zor merkatuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.