EBZren zenbait aukera

2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
1Zorra erostea. Martxoan utzi zion EBZk Italiaren eta Espainiaren zorra erosteari, haien arrisku saria 300 punturen bueltan zegoenean. Ordurako, bi horien eta beste batzuen 211.000 milioi euroren bonuak erosi zizkien gainetik kendu nahi zituzten inbertitzaile pribatuei. Programa hori berriro indarrean jar dezake.

2ESM banku bihurtzea. Estatuen zorra zuzenean erosi beharrean, ESM erreskate funtsaren bidez egin dezake: hari dirua utzi, hark estatuen zorra eros dezan. Horretarako, ESMk berak banku gisa funtzionatzeko baimena eskatu behar dio EBZri. Arazoa da ESM ez dela irailera arte indarrean egongo.

3Likidezia ematea. Abenduan eta otsailean bi enkante berezi egin zituen EBZk, eta interes txiki baten truke bilioi batetik gora euro utzi zizkien bankuei, hiru urte barru itzultzeko. Espainiako eta Italiako bankuek diru horren zati bat haien zor publikoa erosteko baliatu zuten, eta, horri esker, neguan nabarmen jaitsi zen arrisku saria.

4Aktiboak erostea. Bankuei maileguak emateko eta zorra erosteko dirua izan dezaten, aktibo batzuk erosi dizkie EBZk, etxebizitza zedulak, esaterako. Programa hori indartu dezake eta beste produktu batzuetara zabaldu.

5Interes tasak jaistea. Aurreko bileran diruaren prezioa %1etik %0,75era jaitsi zuen EBZk. Nahiz eta eragina oso lausoa izan, abuztuko bileran beste koska bat jaistea erabaki dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.