Espainiako Gobernuak BEZ balio erantsiaren gaineko zerga igoko du. 2013an igotzea espero zuen, baina gero eta presio handiagoa jasotzen ari da aurten bertan igo dezan. Aurrena Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Europako Batzordeak eskatu zioten, zerga bilketa handitzeko. Orain, Ecofinek ere eskatu dio, hau da, Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen taldeak, atzoko bileran, Luxenburgon.
BEZaren igoerari buruz galdetu zieten atzo Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroari eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeari. Ez zuten argitu noiz eta zenbat igoko duten. BEZarekin egiten den iruzurra saihestu behar da, Saenz de Santamariarentzat.
Ecofinek BEZa igotzeko gomendatu dio Espainiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu