Fagorreko krisia

Edesako langileak protestan hasiko dira berriz

"Konfiantza keinu gisa" mobilizazioak bertan behera utziko zituztela esan zuten joan den astean, baina eurek birkokatzeko asmorik ikusten ez dutela-eta hasiko dira berriz.

2013ko azaroaren 28a
18:58
Entzun

Hilaren 19an erabaki zuten protestak bertan behera uztea, Arrasateko Fagorreko langileek biharko antolatu duten manifestazioa salbuetsita. Ekintza gehiago antolatu dituzte, berriz, kexu direlako Mondragon taldeak ez duela Edesako langilerik berkokatzeko asmorik agertu, Fagorreko 240 langilerekin egin bezala.

Hori dela-eta abenduaren 3an Basauritik Arrasatera martxa hasiko dute oinez, beren lantegiaren bideragarritasuna aldarrikatzeko edota langileak birkoka ditzatela eskatzeko. Horrez gainera, igandean euskararen alde Basaurin egingo duten kalejira batean parte hartuko dute langile kolektibo gisara. Aurrerantzean ekimen gehiago ere iragarriko dituzte.

Langabezia

Lanpostuez gain, langabazia sariak ere kezkatzen ditu langileak, badakitelako Fagor Etxetresnen bazkideek beraiek baino baldintza hobeak lortuko dituztela. Gizarte Segurantzan izena emanda daude Edesako 200 langileak, ez Mondragon taldearen Lagun Aro EPSVn; Fagorrek 1989an enpresa erosi zuenean Gizarte Segurantzan jarraitzea erabaki zuten urteetako kotizazioak ez galtzeko. Edesakoak soldataren erdia jasoko dute seigarren hilerako, eta lehen sei hilabeteetan %70. Fagorreko bazkideek %80 jasoko dute bi urte osoz —aurretik birkokatzen ez badituzte—, eta hori eskatzen diote Edesakoek Mondragoni, Lagun Aroko EPSVan kotizazioak egin ez dituzten arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.