EKONOMIA

Edesako langileek otsailaren 10a jarri dute muga gisa bideragarritasun plana onartzeko

"Ez da arduratsua plana finantza babesik gabe gauzatzea, eta, gaur-gaurkoz, tamalez, babes hori ez da eman", esan dute.

Edesako langileen itxialdia. M. R., ARP
2014ko urtarrilaren 25a
12:35
Entzun

Edesako langile bazkideen taldeak otsailaren 10eko epemuga jarri du hark proposatutako bideragarritasun plana onartzeko. Halaber, Basauriko plantako beste langile batzuek eginiko laguntza eskariarekin bat egin du, ez dezaten lantegia itxi. Denbora "amaitzen ari da", ohartarazi dute.

Ohar bat plazaratu dute langile bazkideek, behargin guztiei eskerrak emanaz "planaren defentsan erakusten ari diren inplikazio, esfortzu eta babesarengatik". Plan horren helburua "lanpostuen mantentze iraunkorra" da, haien esanetan.

Epemuga jartzearen zergatiak ere azaldu dituzte: "Ezin da itxaropen mugagabea sortu plan honetan sinesten duten langile, bezero eta hornitzaileengan".

Datorren astean jakinaraziko dute zein den egoera, xehetasunekin. Egun, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien, Eusko Legebiltzarreko Garapen Ekonomikoko Batzordearen eta Basauriko Udalaren babesa dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.