Edouard Leclerc enpresaria hil da gaur, 85 urte zituela. Bretainian jaio zen, 1926an, Landernen (Landerneau), eta Bretainian bertan zendu da, Sant Divin (Saint Divy).
1949an, Leclerc saltoki enpresa sortu zuen, eta denborarekin zabalkunde handia lortzen joan zen. Egun, Europako hainbat tokitan daude haren supermerkatuak; besteak beste, Euskal Herrian —Gasteizen—. Ehun mila langile inguru dauzka guztira, batez ere Frantziako Errepublikan.