Joseba Egibarrek adierazi du Gizarte Segurantzara ordainduko duen jendea egoteko, enplegua sortzea beharrezkoa dela. "Ekuazioa ateratzen ez bada, ez da baztertu behar pentsioen ordainketa bermatzeko zerga bat sortzea", esan du. Zerga hori "osagarria" izan daitekeela uste du, pentsioak bermatzeko.
EH Bilduko Oskar Matutek ere hizpide izan du Espainiako Gobernuaren azken erabakia. Uste du "langileei erasoa" dela, eta gogorarazi du gizartearen gehiengoa langileek osatzen dutela. "Lanaldia gutxitzeko eta enplegua banatzeko politikak alboratzeak lana prekarizatzea dakar", esan du.
Txarli Prieto PSEko Arabako idazkari nagusiak uste du gobernuak "gizartearen kohesioa apurtzea" duela xede. "Erretiroa eskubide bat da; lan, gizarte eta ekonomia arloko politika bat dago, gobernuaren, alderdien eta sindikatuekin adostasunarekin lortutakoa".