ekonomia

Eguberrietako gainsaria bertan behera uzteko erabakia berretsi du Espainiako Konstituzionalak

Jaurlaritzako langile publikoen 2012ko gainsariari buruz Espainiako Gobernuak hartutako erabakia aldatzeak  "kontrako ondorioak izango lituzke estatuaren politika ekonomikoaren beharrezko koherentziarentzat", auzitegiak argudiatu duenez. 

2013ko apirilaren 29a
16:25
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabakia ematerakoan ez du aztertu Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren artean dagoen eskuduntza auzia, langile publikoen gainsaria dela-eta sortutakoa, eta ez da aztertzera sartu ere erabakia konstituzioaren kontrakoa den. Esaten duenez, "Espainiako politika ekonomikoaren beharrezko koherentziaren kontra" joko luke gainsaria bertan behera uzteko erabakia aldatzeak.

Mariano Rajoyren gobernuak 2012an dekretuz onartu zuen langile publikoei Eguberrietako gainsaria kentzeko erabakia, eta PSEk, Jaurlaritzaren agintaldiaren azken txanpan zela, gainsaria ordaintzeko agindua eman zuen. Espainiako Gobernuak orduan aurkeztu zuen eskuduntzen auzia konstituzionalean, eta auzitegiak tramiterako onartu zuenean gainsariaren ordainketa etenda geratu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.