Egun bat pentsiodunen martxan

Lander Muñagorri BERRIAko kazetaria Madrilera doazen pentsiodunekin da gaur. Martxa urriaren 15ean iritsiko da Espainiako hiriburura.  

Pentsiodunen martxa. LANDER MUñAGORRI
2019ko urriaren 2a
07:08
Entzun

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta inflazioa bermatzen duen eguneratzea dira pentsiodunen aldarrikapenetako bi. 400 kilometro egingo dituzte, 22 etapatan banatuta. Irailaren 23an abiatu ziren Bilbotik eta Madrilera urriaren 15ean iristea dute helburu. Valdorros eta Lerma (Espainia) arteko ibilbidea egiten ari dira gaur pentsiodunak, 19 kilometro. Hamargarren etapa dute gaurkoa.

Burgosko zelaietatik barrena doa martxa. Gaur, Madrilera arteko bidearen erdia egingo dute. Bilbotik abiatu zirenetik 193 kilometro egingo dituzte Lermara iristean.

Martxan badoaz 1992an Burdinaren Martxa egin zuten langile ohiak ere. Arrazoi ezberdinengatik izanda ere, oraingo borroka irabaziko dutela ziur daude. Luciano Gomez bozeramaileak dioenez, animo handia dute, eta egunero jasotzen dute elkartasun keinuren bat. "Hori da Madrilera iristeko gure erregaia".

 

 

 

 

Orotara 32 lagun abiatu dira Bilbotik. Bizkaitarrak dira haietako hogei —"ariketa fisikora ohitutakoak"—, baina Euskal Herriko beste lurraldeetako eta inguruko erkidegoetako erretiratuak ere ari dira martxan parte hartzen. Beste pentsiodunak eta herritarrak gonbidatu dituzte beraiekin ordu edo egun batzuk ibiltzera.

Jaka horia soinean dutela ibiliko dira errepide ertzetik, eta Erretiratuak eta pentsiodunak, pentsio duinen aldeko borrokan dioen pankartarekin. Bilbokoari "iparraldeko zutabea" deitu diote, Andaluziako Rota hiritik beste talde bat abiatu baitzen irailaren 21ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.