Eguraldia eta mapak

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Langabeak 141.000 dira Hego Euskal Herrian, eta lau milioitik gora Espainian. Astebururako legez, laino beltzak nagusi lan merkatuan. Akzio merkatuan, aldiz, AEBetako ostiral oskarbia indizeetan kutsatu zen, eta Ibex-35eko (+%1,36) txerritxoak 9.000 ezkurrekin amets egiteko moduan dira oraindik. Ford, American Express eta Microsoftek berak, uste baino emaitza hobeak plazaratu zituzten, eta bistan da lehian galtzaileak (Euskal Herriko mapa) eta irabazleak (datorrena) izan ohi direla. AEBetako etxebizitza berrien salmentak ere uste baino gehiago izan dira; baikorren lagungarri. Dibidendurik gabeko laiotza, ordea, ez zaie gustatu Iberiaren(-%8,98) jabeei; eguteran, %5na pasa irabazi zuten Abengoak eta Endesak, eta %4na irabazita OHL eta Grifols ibili ziren. Haizea alde izan zuten bi banku handienek, %2na pasako olatuekin. Eta 1.675 milioiren salerosketa epelak ez zuen askoz gehiago lagundu ahal izan. Asteburu on.



Carrefour (+%2,25), Eroski eta gainontzeko banatzaile handiak prezio lehian murgiltzen ari dira. Auchanen Espainiako filiala den Alcampok, berbarako, 108 milioi euro irabazi zituen iaz; aurreko urtean baino %8,5 gutxiago da hori. Salmentak %1,2 handitu zituen arren-3.900 milioi gainditzeraino-, mozkinen jaitsierak argi adierazten du, esanak esan, banatzaileen irabazi marjinak estutzen ari direla. Aldiz, finantzaketa garesti dago, eta, horren lekuko, Banestok (+%1,27) atzo jaulkitako 3 urterako 1.000 milioiren zorra: %1,8ko gainsaria ordaindu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.