Egurra neurtzen

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Gotzon Garatek 3.579. zenbakiz bildu atsotitzak hala dio: «Egurra bi aldiz neurtu eta behin ebaki». Erabaki atzeraezinak hartu aurretik, ongi pentsatzeko, alegia. Banestok (+%4,85) uste baino emaitza hobeak plazaratu zituen atzo Espainian, JPMorganek AEBetan lez; hurrenez hurren, iaz baino %3 eta %10 gutxiago irabazi dute aurtengo lehen hiruhilekoan. Lehen neurketa: irabazi egin dute; bigarrena: iaz baino gutxiago, ordea; hirugarrena: orain dauden baina dezente merkeago zeuden bankuen akzioak aspaldi ez dela. Eta egur hori neurtzen gabiltzala, AEBetan 200 merkatalgune kudeatzen dituen General Growth Proportiesek konkurtso legera jo du, 20.800 milioi euroren zorrei aurre egin ezinda. Ebakitzeko garai ona ote? 2.224 milioiren akzioak salerosi ziren, Santanderrek %3,4 irabazi zuen eta BBVA nahiz Edurnezurik %1na pasa. Telecincoren (-%13,71) egurraz landa, egurra ebakitzeko eguna zirudien. Baina neurtzen jarraitzea ere... txarra ez.



Hedge fund delakoek, inbertsio funts erabat espekulatzaileek, iazko irailetik (Lehman Brothersek hondoa jo zuenetik, hain zuzen ere) izan duten burtsa jarduera biziena dute egun, JPMorganek aditzera eman duenez.



Telecinco eta balizko telebisten bategiteak begiz jota izatea oso litekeena da, azken egunotako bategite zurrumurruen harira itzelezko aldakortasuna bizi baitu Ibex-35 (+%1,87) indizean gelditzen den telebista bakarraren akzioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.