Egurraren prezioa jaitsiko den beldur da basogintza
BILBO. Landetan haizeteek hainbat pinudi bota dituela-eta, kezkatuta dago euskal basogintza sektorea. Eskaintza handituko denez, prezioak asko jaitsiko diren beldur da. Hori dela eta, erakundeei laguntza eskatu die. Lehen azterketen arabera, 300.000 hektarea galdu dira Landetan, ia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoako dauden guztiak (400.000) adina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu