Egutegia

2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Bihar. Zerga iruzurraren aurkako plana onartuko du Ministroen Kontseiluak. Neurrietako bat da dirutan 2.500 euro soilik pagatu behar izatea. Gero etorriko dira langabezia sarietan eta beste gizarte laguntzetan dagoen iruzurrari aurre egiteko neurriak.

Astelehena. Hezkuntzan 3.000 milioi aurrezteko neurriak aztertuko dituzte Estatuak eta erkidegoak. Aukeren artean daude gelako ikasle gehiago onartzea, irakasleen ordutegiak luzatzea eta unibertsitatean matrikulak handitzea. Hilabetea bukatu aurretik onartu nahi du Madrilek.

Apirila. Oinarrizko osasun zerbitzuak zeintzuk diren zehaztu nahi du Espainiak erkidegoekin, orain «gehiegikeriak» egiten direlakoan. Ministroek oso adierazpen nahasgarriak egin dituzte hainbat zerbitzu pagatu behar izateari buruz, edo botiken truke pagatu beharrekoari buruz. Maiatzean onartu nahi du erreforma Madrilek, erkidegoek beren aurrekontuak molda ditzaten.

Maiatza. Finantza sektorearen moldaketan beste urrats bat egingo da, bihar, Banco de Valenciaren eta Catalunya Caixaren salmenten hasierarekin. Neurri gehiago hartuko dituzte hurrengo asteotan.

Datarik gabe. Erkidegoak botereaz hustutzea baztertu duen arren, Raxoik aipatu du admnistrazio publikoa erreformatuko duela «bikoiztasunak» kentzeko eta «merkatu bakarra» sendotzeko. Enpresa publikoen pribatizazioa ere etorriko da, energia sektorearen erreforma sakona, telebista autonomikoena, merkatuen arautzaileen batasuna, ekintzaileen aldeko legea, tasa judizialena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.