Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberak "bertako arazoei buruz bertan erabakitzea nahi du", eta baita, "mundu mailan indarrean diren nekazaritza politika neoliberalei aurre eginez, enplegua sortu eta ingurumenarekin bat eginez kalitatezko elikagaiak ekoizten dituen nekazaritza bultzatzea". Euskal Herriko laborantzak "beste garapen bat" egitea posible dela iritzi diote, eta horra bidean ekingo diote bideari, larunbatean.
ELAk, LABek, EHNEk, HIRUk, EGASek, ESK-k eta STEE-EILASek bat egiten dute helburu horiekin guztiekin, eta beraz, Ganberari babes eta sustengu osoa azaldu diote gaur. Gainera, arrazoi horiez gain, beste hiru ere gehitu dituzte sindikatuek: "Ipar Euskal Herriko gizartearen eskariei erantzuten dielako proiektuak" batetik. Horregaitik, eskaria "behar bezala" artikulatua badago, botere instituzionalak ezingo duela "entzungor" egin iritzi diote. Bestetik, proiektuak "nekazaritza politika alternatiboa" duela helburu azpimarratu dute, "ikuspegi eta eduki sozialarekin". Amaitzeko, Laborantza Ganbera sortzea "autodeterminazioaren adibide praktikoa dela" azpimarratu dute. "Herria eraikitzeko bidea da".
Ekonomia
EHNEk, ELAk, LABek, ESK-k, STEE-EILASek, HIRUk eta EGASek babesa eskaini diote larunbatean sortuko den Laborantza Ganberari
Larunbatean sortuko da Laborantza Ganbera Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherako nekazarien beharrei "ikuspuntu propio batetik" aurre egiteko eta Ipar Euskal Herriko ekonomia bultzatzeko asmoz. Gaur, EHNE, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EGAS sindikatuek beraien babes eta sustengua azaldu diote Ganberari, babes ekonomikoa emango diotela iragarri, eta langileei ere aportazio ekonomikoak egiteko deia egin diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu