enpresak

Ehunka lagunek bat egin dute Virtisuko langileen martxarekin

Zallatik Gueñesera protesta egin dute, enpresan duten egoera salatzeko. Sei hilabete daramatzate kobratu gabe, eta abenduaren 12tik lantegia ez dago martxan. 

2013ko otsailaren 23a
18:55
Entzun

Virtisuko enpresa batzordeak deituta, Zallako udaletxetik abiatu da martxa. Protesta horrekin bat egin dute hainbat enpresa, alderdi eta udaleko ordezkarik, baita herritar ugarik ere.

Enpresa batzordeko kideek salatu dute urtarrilaren 17an erregulazio dosier bat aurkeztuko zuela iragarri zuela Jofel taldeak —Virtisuren jabeak—, baina oraindik ez diela ezer argitu. 105 langile aritzen dira Virtisun.

Zuzendaritza "desagertuta" dagoela diote, eta ez dela bi aldeek adostuta zituzten bi bileretara joan. Sindikatuek ziurtatu dute 2011. urtera arte emaitza onak izan zituela enpresak, eta 2012rako zeudenak soilik aurreikuspenak zirela —egoerak okerrera egingo zuela adierazi zuen Virtisuk—.

Bizkaiko Aldundiak beste ezarle baten bila jarraitzen du, sindikatuek jakinarazi dutenez. 2006tik Bizkaiko Foru Aldundia da Virtisuko lurren eta tresneriaren jabe. Erosketa egiterakoan lantegiaren jardunari eta lantaldeari eusteko konpromisoa agertu zion konpainiari.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.