Ehunka lagunek zigorrak eskatu dituzte "pobreziaren errudunentzat"

Bankuetako eta multinazionaletako eliteak eta haien zerbitzura dauden "gobernu ustelak" jo dituzte egoeraren erantzuletzat.

Pobreziaren aurkako manifestazioa egin dute gaur Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2014ko abenduaren 20a
07:54
Entzun

Gipuzkoako Kaleratzeak Stopek, Gipuzkoako IRPH Stopek, Zero Pobreziak, Duintasunak, GEPEk eta Koordinadora Feministak antolatuta, pobreziaren aurkako manifestazioa egin dute gaur eguerdian Donostian. Ehunka lagun elkartu dira, eta epaiketak eta zigorrak eskatu dituzte "pobreziaren errudunentzat".

Protestan, Xabier Iturbe Kutxako presidentearen, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren eta Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroaren aurpegiak zituzten kartelak eraman dituzte. Hainbat kartel ere itsatsi dituzte finantza erakundeen erakusleihoetan, "krisi honen errudunak seinalatzeko". Manifestarien esanetan, bankuetako eta multinazionaletako eliteak eta haien zerbitzura dauden "gobernu ustelak" dira egoeraren erantzule.

Azaldu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 127.000 pobre daudela egun. Hala, aurrekontuetan gizarte laguntzetarako behar adina diru jartzeko eskatu dute, "ez dadin egon pobrezia energetikorik edo elikai pobreziarik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.