Langileen ordezkariek Gipuzkoako Aldundiaren jarrera kritikatu dute. Izan ere, Aldundiak, “19.000 ordutan murriztu ditzake urteko asistentziak”; hori dela eta, “irailaren 1etik 8 langile kaleratu lituzkete”. Era berean, gastuak merketzeko Gipuzkoako Aldundia “zahar etxeen kudeaketa pribatizatzearen alde” dagoela adierazi dute langileen ordezkariek. Egoera horrek, langileen lan egoera kaltetuko duela uste dute.
Bestalde, “urriaren 1erako, langile kaleratuak 35” izan daitezkeela iragarri dute sindikatuek. Asteburuetan, zerbitzua indartzeko laguntzaile taldea Eulen enpresaren esku egotetik enpresa berri baten esku utzi du Gipuzkoako Aldundiak. Enpresa hau, Cobra da eta sindikatuen arabera, “laguntzaile hauei %30 gutxiago ordaintzen zaie”.
lanuztea
Eibarko zahar etxeko langileak greba magagabeari ekingo diote bihartik aurrera
Eibarko Ego Gain zahar etxeko zerbitzu orduak murriztea erabaki du Gipuzkoako Aldundiak. Horren ondorioz, “Eulen lantegiko hainbat langileren postua arriskuan” egon daitezkeela adierazi dute langileen sindikatuek, eta, beraz, greba deitzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu