Espainiako Estatistika Institutuak gaur eman ditu datuak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hiru hamarren jaitsi da kontsumo prezioen indizea (KPI) ekain-uztailetan, eta orain %2,2 da. Nafarroan, berriz, 0,1 egin du gora indizeak: %1,8ra iritsi da.
Aldaketa horiek batez ere jantzi eta oinetakoei eragin diete; Hego Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Galizian eta Espainian, batez beste %11,2 jaitsi da haien prezioa. Prezioen jaitsiera sumatu dute sukaldeko tresneriek (%2) eta komunikazioak ere (%1,2). Hala ere, prezioek goranzko joera ere izan dute hainbat alorretan. Ostalaritzak, esaterako, %6,1eko hazkundea izan du, eta edari alkoholdunek, %1,9koa. Janari eta alkoholik gabeko edarien KPIak igoera apalagoa izan du, %0,9, garraioak bezainbeste.