EkoNOMIA

Ekainaren 30era arte, orduko 110 kilometroan

Espainiako Gobernuak energia aurrezteko hogei neurri aurkeztu ditu. Besteak beste: argiztatzea murriztea eta autoen gurpilak aldatzea

2011ko martxoaren 4a
19:18
Entzun

Espainiako Gobernuak energia aurrezteko hartuko dituen neurriak iragarri ditu gaur; guztira, hogei neurri. Besteak beste: bizikletaren erabilera sustatzeko kredituak ematea, autoen gurpil zaharkituak aldatzea, eta udalerrietako eta errepideetako argiztatzea murriztea. Horrez gain, udal guztietako argiztatzea aldatzeko asmoa du gobernuak, eta bost urte beharko ditu egitasmo horretan.

Bestetik, autobideetan orduko 110 kilometroko abiadan joateko neurria lau hilabetez luzatzea erabaki dute; ekainaren 30era arte. Beharrezkoa izanez gero, gehiago luzatuko dutela adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako bigarren presidenteordeak.

RENFEko distantzia laburreko txartelen merketzea indarrean mantentzea ere erabaki dute. Hainbat autonomia erkidego  azken neurri horren aurka azaldu ziren pasa den astean, eta kostu horiek bere gain hartuko ez zituztela adierazi zuten. Kostu horiek bere gain hartuko dituela ziurtatu du gaur Espainiako Gobernuak.

Neurri horiekin guztiekin kontsumoa %5 murrizteko asmoa du gobernuak, 2.300 milioi euro aurrezteko asmoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.