Lan istripuak

Ekainean %5,3 igo zen lan istripu kopurua EAEn

Osalanek emandako daten arabera, aurtengo ekainean iazkoan baino lan istripu gehiago gertatu dira EAE Euskal Autonomi Erkidegoan; zehazki, %5,3 igo zen laneko ezbeharren kopurua. Guztira, 4.955 behargin zauritu ziren lanean; haietatik, 4.537 lanpostuan bertan, eta 418 etxetik lanerako joan-etorrian. Istripu horietan, zazpi langile hil ziren, eta 58 larri zauritu ziren.

2003ko irailaren 6a
12:56
Entzun
Sektoreka, industria da istripu gehien izan zuena (1.868). Zerbitzuen sektorean, 1.628 langilek izan zituzten ezbeharrak, eraikuntzan 939k, eta nekazaritza eta arrantza sektorean 102k.

Iazko epe berean, lan istripu larriak 44 izan ziren; hau da, aurtengo 58ak baino %31.8 gutxiago. Hildakoen kopurua, ostera, iazko bera izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.