EKONOMIA

Ekainera arte bankuei behar duten dirua uzten jarraituko du Europako Banku Zentralak

Bankuen zorra erosten jarraituko du, baina ez du bestelako ezohiko neurririk hartuko oraingoz. Interes tasa %1ean mantendu du.

2010eko abenduaren 2a
17:55
Entzun
Europako Banku Zentralak euroguneko bankuen likidezia bermatuko duela adierazi du gaur goizean Jean-Claude Trichet EBZko presidenteak. "Gutxienez behar den arte" jarraituko duela esan du, eta sikiera ekainera arte bankuei dirua uzten jarraituko duela gaineratu du.

Bankuen zorra erosten jarraituko duela ere esan du, baina aldaketarik iragarri gabe, "bere horretan" manteduko dela, "finantza-merkatuan egoera egonkortzen den arte". EBZeko gobernu kontseiluak %1ean mantendu du interes tasa, prezioen egonkortasuna bermatzeko neurri hori "egokiena" dela uste duelako. Horrekin lotuta, inflazioa "sendo" eutsita dagoela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.