Ekintzaileentzako ikastaro bat Donostian
DONOSTIA. Ekintzaileentzako bigarren ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Merkataritza Ganberak. Enpresak sortzeko prestakuntza jaso nahi dutenentzat da. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du, eta ikasleentzat guztiz doakoa izango da. 50 orduko ikastaroa da. Irailaren 10etik 21era egingo dute, Merkataritza Ganberaren Donostiako egoitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu