BPG-aren bilakaera

Ekonomia %3 hazi da EAEn hirugarren hiruhilekoan

Zerbitzuen sektoreak eta industriak hauspotu dute hazkundea, Eustaten arabera.

Jon Fernandez.
2016ko urriaren 27a
08:18
Entzun

Aurtengo hirugarren hiruhileko BPG barne produktu gordinaren bilakaeraren aurrerapen datuak argitaratu ditu Eustatek. Urte arteko tasan, %3ko erritmoan egin du gora ekonomiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan uztailetik irailera bitartean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, berriz, hazkundea %0,6koa izan da. 

Estatistika institutuak zerbitzuen sektorearen eta industriaren indarrari egotzi dio hazkundearen bultzada. "Zerbitzuen sektorearen bilakaera positiboan, batik bat, eta industriaren hezkunde erritmoari eustean oinarritu da 2016ko hirugarren hiruhileko urte arteko hazkundea". 

Enpleguari dagokionez, uztailetik irailera arteko tartean iazko aldi berean baino %1,8 gehiago egin du gora lanpostu sorkuntzak. Aurtengo bigarren hiruhilekoaren aldean, berriz, %0,2koa izan da enpleguaren igoera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.