BPG

Ekonomia espero baino gutxiago eroriko dela uste du Jaurlaritzak

Arrisku sariaren gorakada kaltegarria bada ere, finantza beharrak oraingoz ondo bideratuta dituztela esan du Agirre sailburuak

Ivan Santamaria.
2012ko maiatzaren 16a
14:47
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia berriro ere atzeraldian sartu da. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak espero baino gutxiago erori da. Urte arteko tasan barne produktu gordinak %0,3 egin du atzera, eta %0,8 zuen aurreikusita Patxi Lopezen gobernuak. Datu hori eta joan den astean Europako Batasunak egindako aurreikuspen berriak eskuetan, aurten ekonomia ez dela espero zena bezain beste eroriko ziurtatu du Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak. 2012 urtean ekonomia %1,3 erortzea zen orain arteko kalkulua.

Ekonomiaren egoerari buruzko prentsaurrea eskaini du Agirrek Gasteizen. Besteak beste, aurreikuspen ekonomikoak hilabete barru berrikusiko dituztela jakinarazi du. Espainiaren arrisku sariaren igoerari buruz ere mintzatu da. Finantzatzeko kaltegarria dela onartu du, baina oraingoz Jaurlaritzaren diru beharrak ondo estalita daudela azaldu du, aurtengo zor jaulkipen ugari aurreratu dituelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.