Ekonomia suspertzeko plana, aurrera Alemanian
BERLIN. Bundesratek, Alemaniako Goi Ganberak, 50.000 milioi euroko plana onartu zuen atzo, herrialdeko ekonomia suspertzeko. Diru horrekin inbertsioak egingo dituzte hezkuntzan, errepideetan eta trenbideetan, eta zenbait zerga murriztuko dizkiete diru sarrera gutxien dutenei. Diru horrez gain, Alemaniak 100.000 milioi euroren abalak eskainiko dizkio industriari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu