Ekonomiak pattal jarraituz gero, bultzada emateko neurriak prest ditu Bernankek

2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Europako Batasunean hizpide bakarra murrizketak eta doikuntzak dira, eta AEBetako Erreserba Federalak, berriz, neurri sorta bat prest du ekonomiari bultzada emateko. Kongresuan egindako agerraldian, hiru aukera aipatu zituen Ben Bernankek, Fed-eko buruak: zor publiko gehiago erostea, garbi esatea noiz arte eutsiko dioten %0eko interes tasei edo bankuei gordailuen truke ematen dien %0,25eko interesa kentzea. Bernankek ez zuen aukeren artean bakar bat ere hobetsi, eta aitortu zuen agian ez dutela ezer egingo, baldin eta berak uste duen bezala ekonomiaren pattalaldia urtearen bigarren erdian amaitzen bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.