LANGABEZIA

ELA: "Administrazioek ezer gutxi egiten dute langabezia igoeraren aurrean"

Haren arabera, langabezia tasa %16,8an dago Hego Euskal Herrian; duela urtebete baino 2,9 puntu handiagoa da. Enplegua suspertzeko neurrien beharra nabarmendu du.

2012ko abenduaren 6a
16:12
Entzun

ELAko ordezkariek enplegua sortzeko benetako politika baten beharra aldarrikatu dute, eta aurrekontuen eta fiskalitatean aldaketa sakonak eskatu dituzte egoera honi aurre egiteko. Izan ere, 2012ko azaroan Hego Euskal Herrian 222.918 langabe zeuden erregistratuta, aurreko hilean baino 3.847 gehiago, eta 2011ko azaroan baino 32.105 gehiago.

Enpleguak jasan duen atzerakada nabarmendu dute ELAko kideek. Bien bitartean, patronala "enplegua suntsitzeko" eta soldatak jaisteko "krisiaz baliatzen" dela salatu dute: “Egoera larri honetan probetxua atera nahi du, eta horretarako administrazio gehienen laguntza osoa du”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.