Negoziazio kolektiboa

ELA: "Ekidin egiten dugu patronalak aldebakarretik jotzea derrigorrezko arbitrajera"

Esan du sektoreko hitzarmenetan ez duela sinatuko soldata izozterik iragandako urteetarako.

Miren Garate.
2014ko uztailaren 16a
17:13
Entzun

Espainiako Gobernuak 2012an lan erreforma onartu zuenetik, negozizio kolektiboa goitik behera aldatu dela gogoratu du beste behin ere ELAk. Ordutik, sektoreko hamar hitzarmen sinatu ditu sindikatuak.

Gaur goizean, agerraldia egin dute Joseba Villarreal negoziazio kolektiborako arduradunak eta Itziar Larrazabal metalgintza eta eraikuntza federazioko antolaketa arduradunak. Azaldu dute ELAk sinatutako sektoreko hitzarmen guztiek bi baldintza betetzen dituztela: alde batetik, ez dute iragandako urteetako soldatak izozterik onartu, eta, bestetik, saihestu egin dute patronalak Orpriccek ahalbidetzen duen derrigorrezko arbitrajera jotzea aldebakarreko erabakiz.

Gipuzkoako arte grafikoetako hitzarmena ere izan dute hizpide sindikatuko ordezkariek. LABek, CCOOk eta UGTk sinatu zuten, ekainean. Esan zuten ituna ez betetzeko klausula bat adostu zutela, Gipuzkoako papergintza hitzarmenean ageri dena, eta horrek aukera emango zuela lan erreformatik blindatzeko. "Ez da egia Gipuzkoako papergintzan hitzartu zen klausulak patronalak Orpriccera jotzeko duen aukera mugatu edo eragozten duela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.