ELA eta Gemma Zabaleta lehen aldiz bildu dira

2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Legealdia hasi zenetik, lehen aldiz bildu dira ELA sindikatua eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan sailburua. Sindikatuekin hartu-emanak gizarte elkarrizketaren mahaira eramatea erabaki zuen Jaurlaritzak, PSE-EE gobernuan sartu zenean. ELAk uko egin zion mahaian parte-hartzeari, eta harrezkero ez ziren elkar ikusten. Bilera ELAk eskatu zion sailburuari. KES eta LHK moldatzeko lege proiektuen aurka dagoela jakinarazi zion ELAk Zabaletari, «beto kontzeptua manipulatzen delako, gutxiengo sindikalari mesede egiteko». Krisiaren aurka Patxi Lopezen gobernuak hartutako neurriak ere salatu zituen. «Espainiako Gobernuari jarraitzen dio murrizketetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.