ELA eta LABek utzi egin dute Udalhitzen negoziazioa
BILBO. Udalhitz udaletako langileen lan hitzarmena negoziatzeko bilera egin zuten atzo Eudelek eta ELAk, LABek eta CCOOk. Aurreneko biak negoziazio mahaitik altxatu ziren. Iaz aplikatutako soldata murrizketa bertan behera uzteko eskatzen dute negoziatzen hasteko. Eudelek jarrera aldatu ezean protestekin jarraituko duela diote bi sindikatuek. CCOOk batasun sindikala galdegin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu