ELA ez da eseriko elkarrizketa sozialerako mahaian

"Lan eskubideak eta eskubide sozialak suntsitzeko aldebakarreko politika soilik" dagoela uste du Adolfo Muñozek.

2014ko martxoaren 19a
12:07
Entzun

Lan eskubideak eta eskubide sozialak "suntsitzeko aldebakarreko politika soilik" dagoela iritzita, Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak baieztatu du ez duela elkarrizketa sozialerako mahaian parte hartuko. Muñozen arabera, sindikatuak badu hitz egiteko nahia, baina ez du uste hori denik Iñigo Urkullu lehendakariaren jarrera. Horregatik, ez dago prest ez Eusko Jaurlaritza ez patronala babesteko, horrek "eskubideak ezeztatzea" ahalbidetuko bailuke.

Muñozek eskatu du kontuan hartzeko euskal gizarteko gehiengo sindikala, "legebiltzarrean alderdi politikoekin egiten den bezala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.