ELA haserre UGTrekin, Sunsundegui dela eta
IRUÑEA. Sunsundegui autobus fabrikaren geroa kolokan egotea batzuen «arduragabekeriari» egotzi dio ELAk. Enpresa Galiziako Castrosuari saltzeko negoziazioak bazirela argitaratu zuen urriaren 27an Diario de Navarra-k. Iruñeko gobernuak dio Castrosuak atzera egin duela, negoziazioak isilpean gordetzeko baldintza jarri zuelako. ELAk salatu du UGTko buruek jendaurrean aipatu zutela Castrosuaren aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu