2015eko aurrekontuak

ELA: "Jaurlaritzaren aurrekontuak, berriro ere, guztiz neoliberalak dira"

Sindikatuaren arabera, "bestelako aurrekontuak" egin litezke, "diru sarrerak handitzeko tarte handia dagoelako".

Ekitaldia eta manifestazioa egin ditu ELAk, Jaurlaritzaren aurrekontuak salatzeko. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko abenduaren 10a
12:00
Entzun

Herritarrak "engainatzen ahalegintzen" ari direla salatu du Mikel Noval ELAko ordezkariak: "Krisitik irteten ari garela esaten dute, baina gezurra da". Haren hitzetan, pobrezia "areagotzen" ari da gizarte laguntzak "gutxitzen" doazen bitartean, eta beharrezkotzat jo du zerga politika "errotik" aldatzea. Gasteizko Auzolana pilotalekuan ekitaldia egin du sindikatuak.

Ildo beretik mintzatu da Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia. Aurrekontuek "pobrezia handiagoa izatea eta enplegu gehiago suntsitzea" dakartela iritzi dio. "Aurrekontuetatik kentzen dena bankuek eramaten dute", salatu du.

Horrez gain, Urkulluren gobernuak martxan jarritako gizarte elkarrizketa ere izan du hizpide —sindikatuak ez du mahaian parte hartuko—. Salatu duenez, elkarrizketa sozialak gobernuaren "politika antisozialak legitimatzea" du helburu. Era berean, Confebask patronalaren jarrera kritikatu du; "antidemokratikoa" dela deritzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.