Ekonomia

ELA: "Multinazional zikoitzen pare jokatu dute Fagorrek eta Mondragonek"

Jose Villarreal negoziazio kolektiboko arduradunaren esanetan, argi geratu da 335 langileren egoerak ez diela axola.

Edesako langileen martxan, abenduan. MONIKA DEL VALLE, ARP
Miren Garate.
2014ko otsailaren 10a
13:15
Entzun

Bazkide ez diren langileekin Mondragonek "marra gorri guztiak gainditu" dituela uste du ELAk. Joseba Villareal negoziazio kolektiboaren arduradunaren esanetan, "multinazional zikoitzenaren pare" ari da jokatzen kooperatiba taldea, eta agerian geratu da 335 langileren egoerak ez diola axola. Hain zuzen, kalean geratuko diren Edesa (82), Grumal (147) eta Fagor Etxetresnetako (106) langileak dira horiek.

Azaroaren 29an sartu zen konkurtsoan Fagor Etxetresnak, baita Edesa eta Grumal ere. Ordutik bi aldiz bakarrik bildu dira ELAko ordezkariak kooperatibarekin. "Bietan argi utzi digu bazkide ez diren langileak proiektutik kanpo geratuko direla". Konkurtsoa kudeatzen ari diren administratzaileek ere hasieratik esan zuten kaleratze espedientea eskatuko zuela bazkide ez zirenentzat, eta hala egin zuen. Joan den astean eskaera hori tramitera onartu zuen epaileak. ELAk komunikabideen bidez izan du Edasako langileek prestatutako bideragarritasun planaren berri. Alabaina, Basauriko lantegiko kontseilu sozialarekin ere elkartu, eta hark ere jakinarazi die proiektu berriak bazkide ez direnekin ez dutela kontatzen.

Jaurlaritzari ere egin die eskaera sindikatuak: "diru publikoa jartzen badu, langile guztiak hartu behar ditu, bestela euro bakoitzarekin kaleratzeen konplize izango da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.