ELAk datorren astean argituko du zer egingo duen azaroaren 14an

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
ELA eta LAB sindikatuek oraindik ez dute argitu azaroaren 14an zer egingo duten. Europako Sindikatuen Konfederazioak «ekintza eta elkartasun» eguna deitu du ordurako, kontinentean gailentzen ari diren murrizketa eta austeritate politikak salatzeko,eta «Europa soziala»aldarrikatzeko. Horretarako, sindikatuei mobilizazio eredu ezberdinak aukeratzeko askatasuna eman die. CCOO eta UGTk, esaterako, greba orokorrerako deialdia egin dute, eta Hego Euskal Herriko aurten egingo den hirugarren lanuztea izango da. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak atzoko agerraldian adierazi zuen, sindikatuak «astelehenean edo asteartean jakinaraziko du zer egingo duen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.