Lan istripuen kopurua murrizteko administrazioek euren esku dagoen guztia ez dutela egiten salatu du gaur ELAk eta, bere ustez, aldi baterako kontratuek eragin zuzena daukate lan istripu larrietan. Aurten Euskal Herrian 21 behargin hil dira lan ezbeharretan -lehengo astean azkena, Bilbon-. "Eusko Jaurlaritzari kezka handiagoa sortzen dio ugazaben interesak eta mozkinak babesteak, euskallangileen segurtasun eta osasun arazoak zuzentzeak baino", dio ELAk.
Nazioarteko Lan osasun eta Segurtasun eguna dela-eta, ELAk hilaren 27an Iruñean elkarretaratzea egingo du. 28an, berriz, hasieran Bilbon Arriaga antzokian batuko dira sindikatuko ordezkariak eta ondoren manifestazioa egingo dute, Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eta Janire Domínguez segurtasun arloko arduradunak esan dutenez.
Osalanek argitaratu dituen datu ofizialen arabera, 2008an 49.046 lan-istripu jazo ziren. Hala ere, ELAk dio gehiago gertatu zirela.
Lan istripua
ELAk dio aldi baterako kontratuek eragin zuzena dutela lan istripuetan
Sindikatuak hilaren 27an Iruñean elkarretaratzea egingo du eta 28an Bilbon manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu