ekonomia

ELAk dio fiskalitate berria patronalaren araberakoa izango dela

"Neurri atzerakoiak onartuko dira, patronalak nahi dituenak", esan du Adolfo Muñoz sindikatuko idazkari nagusiak. ELAk fiskalitateari buruzko txostena aurkeztu du. Gehien dutenekiko "presio fiskala handitu" egin behar dela aldarrikatu du.

2011ko urriaren 12a
13:28
Entzun

"Enplegua sortzeko eta elkartasuna indartzeko ezinbestekoa da egungo fiskalitatea aldatzea", ELAren iritziz, baina ezkor agertu da. "Fiskaltasunaren inguruan adostasuna ezinbestekotzat jartzen duenak aurrez badaki neurri atzerakoiak onartuko direla, patronalak nahi dituenak", esan du gaur Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak.

Gainera, ELAren ustez, "gizartearen parte-hartzerik ez dago erreformak proposatzen direnean. Halakorik plazaratu duenean, inongo Foru Ogasunak ez dio bide eman eztabaida sozial eta sindikalari".

Fiskalitateari buruzko txostena aurkeztu du ELAk, Bilbon. Muñozekin batera izan dira Mikel Noval sindikatuko arlo sozialeko arduraduna eta Idoia Intxurbe ikerketa bulegoko kidea.

Muñozen esanetan, "gauden egoeran patronalari kasu egin zaiolako gaude", eta aurrerantzean ere hori gertatuko den susmoa duela aitortu du.

Gehien dutenekiko "presio fiskala handitu" egin behar dela aldarrikatu du ELAk, "hori handiagoa den tokietan hobeto daudelako ekonomia, enplegua eta gizarte kohesioa". Sindikatuak dio Hego Euskal Herrian presio fiskala Europakoa baino "nabarmen txikiagoa" dela "eta, gainera, zeharo murriztu da krisiarekin, EBko beste leku batzutan gertatu ez dena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.