UGTk bezala, ELAk ere sinatuko du Sunsundeguiko akordioa. Eskaintza hobetzea lortu duela dio, enpresak aseguru bat kontratatuko duelako kalean geratzen direnen kalte-ordainak bermatzeko. ELAk esan du orain artean aseguru horren kontratazioa ez zegoela bermatuta, UGTk sinatutako dokumentua asmo-deklarazioa soilik zelako.
«Akordio honekin Nafarroako Gobernuak Sunsundeguiren etorkizunaren alde egin beharko du», dio ELAk. LABi langileak «bazterrean uztea» leporatu dio, ez baitu sinatuko akordioa. Eta LABek erantzun dio Nafarroako Gobernuaren erosketa konpromisorik ez duela jasotzen akordioak. Hark urriaren 23a baino lehen erabaki beharko du enpresa erosi edo ez.
ELAk dio Sunsundeguiko akordioa hobetzea lortu duela
Sindikatuaren arabera, enpresak aseguru bat kontratatuko du kaleratuen kalte ordainak bermatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu