ELAk eta LABek datozen egunetan aztertuko dute zer egin azaroaren 14ko greba deialdiaren inguruan. Horretarako, irailaren 26ko greban bidelagun izan zituzten sindikatuekin (ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT eta CNT) eta gizarte taldeekin (50 baino gehiago) bilduko dira. Orain arte greba deialdi propioak egin izan dituzte, eta ez dute bat egin CCOOk eta UGTk antolatutakoekin.
Espainiako UGT eta CCOO sindikatuek eta 150 gizarte taldek gaur jakinaraziko dute herritarrak greba orokorrera deituko dituztela azaroaren 14an. CES Europako Sindikatuen Konfederazioak protesta eguna antolatu du azaroaren 14rako. ELA CESeko kidea da.
CGTk bat egin zuen ELArekin, LABekin eta gainerakoekin irailaren 26ko greban, eta orain greba antolatu du, berak bakarrik, hilaren 31rako.
ELAk eta LABek datozen egunetan aztertuko dute grebarekin bat egin edo ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu